Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Tourrean erorita

Juan Maurcio Solerrek erorikoa izan eta larri dago ospitalean

Erredakzioa

Buruan traumatismoa du kolonbiarrak. Etapako lehen kilometroetan erori da eta helikopteroan eraman behar izan dute osasun zentrora.

  • Juan Mauricio Solerrek eroriko larria izan du Suitzako Tourreko seigarren etapan. Argazkia: EFE

Juan Mauricio Soler Movistar taldeko txirrindulariak erorikoa jasan du Suitzako Tourreko seigarren etapako lehen kilometroetan eta ospitalera eraman behar izan dute helikopteroan.

Medikuek esan dute "burmuinean edema, hausturak eta hematomak" dituela. Saint Gallengo ospitalean dago txirrindularia Zainketa Berezien gelan.

Kolonbiarra bigarren sailkatua zen sailkapen nagusian, baina erretiratu egin behar izan da eroriko larriaren ondoren.