Itxi

Txirrindularitza

Contador kasuaren ondoren

AMAk clembuterol maila txikiak dopintzat ez jotzea proposatu dezake

Erredakzioa

Alberto Contadorrek sustantzia honegatik postiboa eman zuen. Oso tasa txikia eman zuen madrildarrak eta hori dela eta horrelako kopuruak dopina ez izatea proposatuko dute.

Dopinaren Kontrako Agentzia Mundialak (AMA) clembuterola dopintzat jotzearen inguruko legea alda dezake sustantzia honegatik positibo emanez gero kantitate txikiak aurkitzen baldin badira.

Alberto Contadorrek Frantziako Tourrean postiboa eman zuen sustantzia honegatik. Oso kantitate txikia eman zuen eta hau erreferentziatzat hartuta aldaketak egon daitezke. Kasu bakoitza pertsonalki tratatu daitekeela baieztatzen dute adituek.

Olivier Rabin AMAko zientzia zuzendariak esan du ez dela berria clembuterol kontaminazioa elikagaietatik datorrenaren hipotesia eta honek sustantzia honen inguruko dopin legea leuntzea ekar dezakeela.

Aldaketa hauek AMAk datorren irailan burutuko duen batzarrean proposatuko dira. Clembuterol tasak nolakoak diren kontutan hartuko dira kasu bakoitza dopintzat jo edota ez jotzeko.