Itxi

Txirrindularitza

4. etapa

Dauphine Libere: Degenkolbek garaipena lortu du eta Wiggins, lidergoan

Erredakzioa

Etapa irabazleak Boasson Hagen eta Juan Jose Haedo gainditu ditu esprintean. Bigarren garaipena da HTC-ko txirrindulariarentzat.

HTC taldekoa John Degenkolbek irabazi du Dauphine Libereko laugarren etapa. La Motte Servolex eta Macon artean burutu den etapa honek 172 kilometro izan ditu. Bradley Wigginsek lidergoari eutsi dio.

Degenkolbek 22 urte ditu eta bere abiaduraz baliatu zen esprintean Boasson Hagen (bigarren) eta Juan Jose Haedo (hirugarren) gainditzeko. Alemaniarrak lau ordu, hamabost minutu eta 42 segundo behar izan zituen etapa burutzeko.

Laugarren etapako sailkapena:

.1. John Degenkolb (ALE) HTC-Highroad 4.15.42
.2. Edvald Boasson Hagen (NOR) Sky d.b.
.3. Juan Jose Haedo (ARG) Saxo Bank d.b.
.4. Tomas Vaitkus (LTU) Astana d.b.
.5. William Bonnet (FRA) Francaise d.b.
.6. Tyler Farrar (USA) Garmin d.b.
.7. Marco Bandiera (ITA) Quickstep d.b.
.8. Samuel Dumoulin (FRA) Cofidis d.b.
.9. Pim Ligthart (HOL) Vacansoleil d.b.
10. Kenny De Haes (BEL) Omega d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Bradley Wiggins (GBR) Sky 12:57:18
.2. Cadel Evans (AUS) BMC + 1.11
.3. Janez Brajkovic (SLO) RadioShack + 1.21
.4. Alexandre Vinokourov (KAZ) Astana + 1.56
.5. Rui Alberto Faria Costa (POR) Movistar + 2.12
.6. Geraint Thomas (GBR) Sky + 2.25
.7. Jurgen Van Den Broeck (BEL) Omega Pharma + 2.28
.8. Christophe Riblon (FRA) AG2R + 2.45
.9. Ben Hermans (BEL) Team RadioShack + 2.46
10. Jerome Coppel (FRA) Saur + 2.52