Txirrindularitza
113. edizioa
Mollemak aurrenekoz irabazi du Lombardiako Giroa, aurkariei ezustekoa emanez
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Trek Segafredo taldeko txirrindulariak ezustekoa eman die Valverde, Bernal eta Primoz Roglic esloveniarrari Civiglio igotzean egindako erasoan, 50 segundoko aldea irabaziz.
Bauke Mollema (Trek Segafredo) holandarrak Lombardiako Giroa irabazi du, larunbat honetan. Bere hitzetan, faborito nagusiek gutxietsi egin dute eta unerik egokiena aukeratu zuen erasoa jo ahal izateko.
"Ezin dut sinetsi klasikoetako bat irabazi dudanik. Ez nintzen inondik inora ere faboritoa eta gainontzeko txirrindulariek gutxietsi egin nautela esango nuke", adierazi du Mollemak helmugaratu ostean. Bukaerara iristeko 16 kilometro falta zirela, holandarrak erasoa jo eta garaipena eskuratu du. Alejandro Valverde eta Egan Bernal atzean utzi ditu.
"Erasoa jotzeko unerik aproposena aukeratu nuen eta azken hamar kilometroetan erritmoarekin asmatu egin dudala uste dut. Ezin dut sinetsi!", adierazi du Mollemak Lombardiako Giroaren baitan.
Mollemak aurrenekoz irabazi du Lombardiako Giroa eta ezustekoa eman die Valverde, Bernal eta Primoz Roglic esloveniarrari Civiglio igotzean egindako erasoan. Horren bidez, 50 segundoko aldea irabazi die.