Txirrindularitza
Bi denboraldi gehiago
Castroviejok 2022ra arte jarraituko du Ineos taldean
EITB.EUS
Txirrindulari getxoztarra 2018. urtean heldu zen Britainia Handiko taldera, eta 2020ra arteko kontratua zeukan.
-
Jonathan Castroviejo erlojupeko batean lehiatzen. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irudia
Jonathan Castroviejo txirrindulari bizkaitarrak bi denboraldi gehiagoz jarraituko du Ineos taldeko kide izaten, Ineos berak asteazken honetan jakitera eman duenez.
Getxotarrak (32 urte) 2020ra arteko kontratua zeukan, eta, hartara, 2022ra arte luzatuko du bere lotura Britainia Handiko taldearekin.
Castroviejo 2018an iritsi zen Ineosera, eta partaidetza zuzena izan du bere taldekideak diren Geraint Thomasek eta Egan Bernalek Frantziako azken bi Tourretan lortutako garaipenetan.