Txirrindularitza
Munduko Txapelketa
Izagirre anaiak, Erviti eta Castroviejo, Valverde taldeburu izango duen Espainiarekin
Erredakzioa
Yorkshireko Munduko Txapelketan parte hartuko duten bederatzi txirrindulariak jakinarazi ditu Espainiako selekzioak. Lourdes Oyarbidek maila mixtoko erlojupekoan parte hartuko du.
-
Alejandro Valverde, 2018ko Munduko Txapelketako irabazlea. Argazkia: EFE
Irailaren 22tik 29ra egingo da txirrindularitzako Munduko Txapelketa, Yorkshiren (Erresuma Batua), eta Espainiako selekzioak astearte honetan jakinarazi du zein bederatzi txirrindularik osatuko duten taldea.
Alejandro Valverde egungo munduko txapelduna izango da taldeburua, eta lau euskal txirrindulari izango ditu taldean: Imanol Erviti, Jonathan Castroviejo, Gorka Izagirre eta Ion Izagirre.
Jonathan Castroviejok erlojupeko proban hartuko du parte, baita . Bestetik, Espainiako selekzioaren helburua izango da Valverdek iaz lortutako garaipena errepikatzea. Helburua betetzeko Pascual Momparler hautatzaileak bederazti txirrindulari hauek deitu ditu: Imanol Erviti (Movistar), Jose Joaquin Rojas (Movistar), Marc Soler (Movistar), Ion Izagirre (Astana), Gorka Izagirre (Astana), Luis Leon Sanchez (Astana), Jonathan Castroviejo (Ineos) eta Ivan Garcia Cortina (Bahrain-Merida).
Aurre-deialdian egon ziren zortzi euskal txirrindularietatik, kanpoan geratu dira Mikel Landa (Movistar), Omar Fraile (Astana), Mikel Nieve (Mitchelton Scott) eta Alex Aranburu (Caja Rural).
Castroviejo eta Oyarbide, maila mixtoko erlojupekoan
Irailaren 22an hasiko da Munduko Txapelketa, maila mixtoko erlojupekoarekin. Proba honetarako Espainiako selekzioa osatuko dute: Jonathan Castroviejo (Ineos), Lluís Mas (Movistar), Sebastian Mora (Caja Rural-Seguros RGA), Lourdes Oyarbide (Movistar), Mavi García (Movistar) eta Sheyla Gutierrez (Movistar) txirrindulariek.