Itxi

Txirrindularitza

Irailaren 22tik 29ra

8 euskal txirrindulari, Pascual Momparlerren aurre-deialdian

Yorkshireko Munduko Txapelketarako 16 izen eman ditu Espainiako hautatzaileak. Astearterako bederatzi gizon aukeratu beharko ditu.

  • Mikel Landa

    Mikel Landa

Alejandro Valverde izango da Espainiako selekzioaren burua Yorkshireko (Ingalaterra) Munduko Txapelketan. Lehiaketa irailaren 22an hasiko da eta 29an amaitu, iraupeneko probarekin.

Pascual Momparler hautatzaileak 16 izen eman ditu jada, eta astearterako behin betiko zerrenda eman beharko du bederatzirekin:

Alejandro Valverde, Imanol Erviti, José Joaquín Rojas, Mikel Landa eta Marc Soler (Movistar), Gorka Izagirre, Ion Izagirre, Luis Leon Sanchez eta Omar Fraile (Astana), Jonathan Castroviejo eta David de la Cruz (Ineos), Enric Mas (Deceuninck Quick Step), Jesus Herrada (Cofidis), Mikel Nieve (Mitchelton), Ivan Garcia Cortina (Bahrain) et Alex Aranburu (Caja Rural Seguros RGA).

Castroviejo getxoztarrak erlojuaren kontrako proban hartuko du parte ere.

EUSKAL TXIRRINDULARIAK

Imanol Erviti

Mikel Landa

Ion Izagirre

Gorka Izagirre

Omar Fraile

Mikel Nieve

Alex Aranburu

Jonathan Castroviejo