Txirrindularitza
12. etapa
Bizkaia txirrindularien zain dago jada
EITB.EUS
Bilbora 17:35ean heltzea espero dute antolatzaileek. Otxandio, Dima, Lemoa, Larrabetzu eta Lezamatik igaroko du lehenago tropelak.
2019ko Espainiako Itzuliko 12. etapa Bilbon amaituko da gaur. Nafarroako Ziruitutik aterako da eta 1714 kilometro egin eta gero Bizkaiko hiriburura helduko da arratsaldean.
Vueltako web ofizialak 'jardunaldi oso polita' izango dela adierazi du, batez ere bukaeran, 3. mailako hiru mendaterekin, laburrak, baina oso gogorrak. Emozio handia emango diote etapari eta gainera maila handiko euskal zaleen aurrean'.
Hona hemen 12. etaparen profila eta ordutegia: