Txirrindularitza
8. etapa, Espainiako Itzulia
Nikias Arndtek irabazi du etapa eta Nicolas Edet lider berria da
eitb.eus
Ihesaldiak helmugara iristea lortu du, eta sailkapen nagusian erabateko aldaketa eragin du. Alex Aranburu euskalduna bigarren sailkatu da.
-
Nikias Arndt. Argazkia: EFE
Nikias Arndt alemaniarrak (Team Sunweb) irabazi du 2019ko Espainiako Itzuliaren zortzigarren etapa, Valls eta Igualada artekoa. Ihesaldia izan da garaile eta sailkapen nagusian erabateko aldaketa eragin du; izan ere, Nicolas Edet (Cofidis) da lider berria.
Ihesaldia izan da etapa euritsu horretan garaile. Bertan, Alemaniako txirrindulariak lortu du garaipena, esprint indartsu baten ostean. Alex Aranburu euskalduna eguneko ihesaldian izan da ere. Honek, aldiz, ezin izan du garaipena eskuratu eta bigarren postuan helmugaratu da.
Bestalde, ihesaldiak buruz behera jarri du sailkapen nagusia eta Nicolas Edet frantziarra la Vueltako lider berria da.
Gainera, txirrindularien arteko aldeak ere nabarmen aldatu dira: Bigarren postuan Dylan Teuns belgikarra (Bahrain-Merida) da, 2'21''-eko aldearekin eta Miguel Angel Lopez hirugarren postuan da orain, 3'01''-eko aldearekin.
2019ko Espainiako Itzuliaren 9. etapa Andorratik abiatuko da, igandean, eta 94,4 kilometroko ibilbidea izango du.