Txirrindularitza
Esprintean
Vivianik irabazi du Hanburgoko Cyclassic lasterketa, hirugarrenez jarraian
Agentziak | Erredakzioa
Azken ihesaldia helmugarako 10 kilometrora amaitu da eta esprinterren taldeek lasterketa kontrolpean izan dute garaipena esprintean jokatzea bermatzeko.
-
Elia Viviani, helmugan sartzen. Argazkia: Efe.
Elia Viviani italiarra (Deceuninck Quick-Step) gailendu da Hanburgoko Cyclassic lasterketan, Caleb Ewan (Lotto Soudal) eta Giacomo Nizzolo (Dimension Data) aurkarien aurretik. Vivianik hirugarrenez jarraian irabazi du lasterketa.
Bere ibilbide profesionaleko 77. garaipena da; duela bi aste, gainera, Vivianik urrezko domina irabazi zuen Alkmaarren, Holandan, Europako Txapelketan.
Tropel nagusiak eguneko ihesaldiko kideak helmugarako 10 kilometrora harrapatu ditu, eta ordutik aurrera esprinterren taldeek lasterketaren kontrola hartu dute.
Lasterketa gorabeheratsua izan da, eta helmugara 50 txirrindularik osatutako taldea iritsi da. Guztien artean azkarrena Viviani izan da. Italiarrak lau ordu, 47 minutu eta 27 segundo behar izan ditu 216 kilometroko ibilbide laua egiteko.