Txirrindularitza
Baja
Richard Carapaz Italiako Giroko irabazlea ez da Espainiako Itzulian egongo
Agentziak | Erredakzioa
Ekuatoriarrak kolpea hartu zuen igandean izandako eroriko batean. Bere hutsunea José Joaquin Rojasek beteko du.
-
Richard Carapaz, Italiako Giroko podiumean. Argazkia: Efe.
Richard Carapaz ekuadortarrak ez du Espainiako Itzuliaren 74. edizioan parte hartuko, iragan igandean izandako erorikoan "eskuineko sorbaldan hartutako kolpe handiaren ondorioz".
Movistar taldeak jakitera eman duenez, aurtengo Italiako Giroko irabazleak "ez da eskuineko sorbaldan hartutako kolpeaz sendatu". Carapaz Herbeheretako Profonde van Etter-Leur kriteriumean erori zen.
Txirrindulariak ez du hezurrik apurtu, baina ala eta guztiz ere, lesioaren bilakaerak zuhurtziaz jokatzea eskatzen du. Ondorioz, ekuadortarra ez da larunbateko irteeran egongo.
Carapazen lekua Jose Joaquin Rojasek beteko du, eta berarekin batera izango dira taldeko beste zazpi txirrindulariak: Valverde, Quintana, Soler, Erviti, Pedrero, Arcas eta Oliveira.