Txirrindularitza
Binck Bank Tourra
Sam Bennettek irabazi du Beneluxko Tourreko lehen etapa
Agentziak | Erredakzioa
Irlandako txirrindulariak esprintean lortu du garaipena, eta sailkapen nagusiko lehen postua ere eskuratu du.
-
Sam Bennett. Artxiboko irudia
Sam Benett txirrindulari irlandarrak (Bora-Hansgrohe) irabazi du Beneluxko Tourreko lehen etapa, esprintean, eta, bide batez, sailkapen orokorreko lehenengo postua ere eskuratu du.
Irlandarraren atzetik, Edward Theuns belgikarra (Trek-Segafredo) eta Mike Teunissen herbeheretarra (Team Jumbo-Visma) sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Horrenbestez, Bennett da sailkapen nagusiko liderra, eta Lukasz Wisniowski poloniarra (Team Jumbo-Vismoa) eta Lars Bak Ytting danimarkarra (Team Dimension Data) daude sailkapen horretan hurrengo postuetan.
Bigarren etapan, txirrindulariek Blankenberge eta Ardooie hirien arteko ibilbidea egingo dute, 169,1 kilometrokoa.