Txirrindularitza
74. ekitaldia
2019ko Espainiako Itzuliko profilak eta etapak
eitb.eus
Taldekako erlojupeko batek emango dio hasiera abuztuaren 24an Espainiako Itzuliko ekitaldi berri bati, eta bertan euskal errepideek protagonismoa izango dute.
-
Pelotón de ciclistas. Foto: EFE
Espainiako Itzuliko 74. ekitaldia Torreviejatik aterako da abuztuaren 24an eta irailaren 15ean iritsiko da Madrilera.
Ibilbideak aldapa gora amaituko diren zortzi etapa izango ditu. Horietako lau Lehen Mailako mendateetan bukatuko dira eta beste bi, Maila Berezikoetan. Gainerako hirurek hirugarren mailako mendateak izango dituzte protagonista azken metroetan.
Euskal Herriko errepideek lasterketa hartuko dute zenbait egunez. Horrenbestez, lasterketako hamaikagarren etapa, irailaren 4an jokatuko dena, Donapaleutik (Nafarroa Beherea) atera eta Urdazubira (Nafarroa) helduko da.
Biharamunean, irailaren 5eko ibilbideak Nafarroako Zirkuituan (Los Arcos) izango du abiapuntua, eta txirrindulariek Bilbon izango dute helmuga, 175 kilometro egin eta gero.
Halaber, hurrengo egunean, irailaren 6an, Bizkaiko hiriburuak hamahirugarren etapako irteera hartuko du. San Mames zelai barrutik aterako da, hain zuzen ere, eta tropelak Kantabria aldera egingo du bertatik, Los Machucos gainean amaituko den etapari ekiteko.
ETAPEN PROFILAK |
1. etapa: Salinas de Torrevieja > Torrevieja |
Noiz: Abuztuak 24 | Distantzia: 18 km | Mota: Taldekako erlojupekoa |
------------------------------ |
2. etapa: Benidorm > Calpe |
Noiz: Abuztuak 25 | Distantzia: 193 km | Mota: Gorabeheratsua |
------------------------------ |
3. etapa: Ibi > Alicante |
Noiz: Abuztuak 26| Distantzia: 186 km | Mota: Laua |
------------------------------ |
4. etapa: Cullera > El Puig |
Noiz: Abuztuak 27 | Distantzia: 177 km | Mota: Laua |
------------------------------ |
5. etapa: L' Eliana > Javalambreko Behatoki Astrofisikoa |
Noiz: Abuztuak 28| Distantzia: 165,6 km | Mota: Menditsua |
------------------------------ |
6. etapa: Mora de Rubielos > Ares del Maestrat |
Noiz: Abuztuak 29 | Distantzia: 196,6 km | Mota: Gorabeheratsua |
------------------------------ |
7. etapa: Onda > Mas de la Costa |
Noiz: Abuztuak 30 | Distantzia: 182,4 km | Mota: Menditsua |
------------------------------ |
8. etapa: Valls > Igualada |
Noiz: Abuztuak 31 | Distantzia: 168 km | Mota: Gorabeheratsua |
------------------------------ |
9. etapa: Andorra la Vella > Cortals d'Encamp |
Noiz: Irailak 1 | Distantzia: 96,6 km | Mota: Gorabeheratsua |
------------------------------ |
10. etapa: Jurançon > Pau |
Noiz: Irailak 3 | Distantzia: 36,1 km | Mota: Banakako erlojupekoa |
------------------------------ |
11. etapa: Donapaleu > Urdazubi |
Noiz: Irailak 4 | Distantzia: 169 km | Mota: Mendi ertainekoa |
------------------------------ |
12. etapa: Nafarroako zirkuitua > Bilbo |
Noiz: Irailak 5 | Distantzia: 175 km | Mota: Mendi ertainekoa |
------------------------------ |
13. etapa: Bilbao > Los Machucos |
Noiz: Irailak 6 | Distantzia: 167,3 km | Mota: Menditsua |
------------------------------ |
14. etapa: San Vicente de la Barquera > Oviedo |
Noiz: Irailak 7 | Distantzia: 189 km | Mota: Laua |
------------------------------ |
15. etapa: Tineo > Santuario del Acebo |
Noiz: Irailak 8 | Distantzia: 159 km | Mota: Goi mendikoa |
------------------------------ |
16. etapa: Pravia > Alto de La Cubilla. Lena |
Noiz: Irailak 9 | Distantzia: 155 km | Mota: Goi mendikoa |
------------------------------ |
17. etapa: Aranda de Duero > Guadalajara |
Noiz: Irailak 11 | Distantzia: 199,7 km | Mota: Laua |
------------------------------ |
18. etapa: Colmenar Viejo > Becerril de la Sierra |
Noiz: Irailak 12 | Distantzia: 180,9 km | Mota: Goi mendikoa |
------------------------------ |
19. etapa: Ávila > Toledo |
Noiz: Irailak 13 | Distantzia: 163,4 km | Mota: Laua |
------------------------------ |
20. etapa: Arenas de San Pedro > Plataforma de Gredos |
Noiz: Irailak 14 | Distantzia: 189 km | Mota: Menditsua |
------------------------------ |
21. etapa: Fuenlabrada > Madril |
Noiz: Irailak 15 | Distantzia: 105,6 km | Mota: Laua |