Txirrindularitza
Lesioa
Tom Dumoulinek ez du Espainiako Itzulian parte hartuko
Agentziak | Erredakzioa
Txirrindulari herbeheretarra ez da belauneko lesioaz guztiz osatu. Izan ere, lesio horrek Italiako Giroa ustera eta Frantziako Tourrean ez parte hartzera ere behartu zion Dumoulini.
-
Tom Dumoulinek Italiako Giroaren 4. etapan izan zuen lesioa eragin zion erorikoa
Tom Dumoulin herbeheretarra, 2017ko Italiako Giroaren txapelduna, ez da izan zuen belauneko lesioaz osatu eta, beraz, ez du Espainiako Itzulian parte hartuko. Sunweb taldeko txirrindularia aurtengo Frantziako Tourra ere galdu zuen.
Dumoulinek Italiako Giroaren 4. etapan izan zuen belauneko lesioa; izan ere, eroriko larria izan zuen eta odoletan amaitu zuen etapa. Lesioak Italiako lasterketatik erretiratzera bultzatu zion eta ez zen sasoiz osatu Frantziako Tourrean parte hartzeko.
Sunweb taldeko bozeramaileak haien helburua txirrindulariaren errekuperazio totala dela argi utzi du: ‘Momentu honetan gure arreta osoa haren errekuperazioan dago jarrita eta, beraz, ez da Espainiako Itzulian izango’.