Itxi

Txirrindularitza

Poloniako Itzulia

Ackermannek Gaviria gainditu du lehen etapako esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Hirugarren postuan Fabio Jakobsen holandarra sartu da, eta laugarrenean, Danny Van Poppel herrikidea.

  • Pascal Ackerman

    Pascal Ackerman. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Pascal Ackerman alemaniarrak (Bora Hansgrohe)irabazi du Poloniako Itzuliko lehen etapa, Fernando Gaviria kolonbiarrari (Emirates) gailenduta. Guztira, 132 kilometro egin dituzte txirrindulariek, Krakovian hasi eta amaituta.

Tropela bat eginda iritsi da azken kilometroetara eta garaipena esprint handi batean erabaki da.

Gaviriak garaipena eskura zuela zirudienean, Ackerman agertu da eta bera izan da lehena helmugan kolonbiarraren aurretik. Hirugarren postuan Fabio Jakobsen sartu da eta laugarrenean Danny Van Poppel.

Igandean bigarren etapa jokatuko dute, 152,7 kilometroko ibilbide laua, Tarnowskie Gory eta Katowice artean.