Txirrindularitza
Murtzian
Lourdes Oyarbidek erakustaldia eman du Espainiako Txapelketan
Agentziak | Erredakzioa
Arabarrak urrezko domina irabazi du errepideko proban, Irene Mendez murtziarraren eta Mireia Benito kataluniarraren aurretik.
-
Lourdes Oyarbide arabarra, podiumean. Argazkia: @RFECiclismo
Lourdes Oyarbide arabarra jaun eta jabe izan da errepideko Espainiako txirrindularitza txapelketan, Lorcan, Murtzian, jokatu den lasterketa aise irabazita.
Movistar Team taldeko txirrindularia azkarrena izan da Archena eta Lorca arteko 108,4 kilometroko ibilbidean. 25 urteko arabarraren atzetik Irene Mendez murtziarra eta Mireia Benito kataluniarra sartu dira. Bi horiek zilarra eta brontzea irabazi dute.
Irene Mendezek arabarrak baino 26 segundo gehiago egin ditu, eta Mireia Benitok, berriz, minutu eta 14 segundo galdu ditu.
LOURDES OYARBIDE, CAMPEONA DE ESPAÑA. El triunfo de toda una vida para una de las ciclistas más completas y sacrificadas de Movistar Team llega en Lorca, en la prueba en línea de #CEMurcia19. Zorionak! ¿ #AzulCieloYMásAllá ¿¿¿ pic.twitter.com/PNMIMJtLDI
— Movistar Team (@Movistar_Team) June 29, 2019