Txirrindularitza
UCI WORLDTOUR 2020
Donostiako Klasikoa, uztailaren 25ean
Agentziak | Erredakzioa
Tokioko Olinpiar Jokoak direla eta lasterketa askok hasiera data aurreratu behar izan dute. Itzulia apirilaren 6an hasiko da, Tourra ekainaren 27an eta Espainiako Vuelta abuztuaren 14an.
-
Klasikoa, uztailan
2020an Tokioko Olinpiar Jokoak egingo dira, eta ondorioz, UCI WorldTourreko egutegian aldaketa asko egin behar izan dituzte antolatzaileek.
Donostiako Klasikoa uztailaren 25ean jokatuko da, Euskal Herriko Itzulia apirilaren 6tik 11ra, Frantziako Tourra ekainean hasiko da, Italiako Giroa maiatzaren 9an jarriko da martxan eta Espainikoa Vuelta abuztuaren 14an hasi eta irailaren 6an amaitu.
Hala jakinarazi du, asteazken honetan, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak, bere Zuzendaritza Batzordea eta Txirrindularitza Profesionalaren Kontseilua Lavey-les Bains hiri suitzarrean bildu ondoren.
UCI WORLDTOUR 2020ko EGUTEGIA
Urtarrila
21-26, Santos Tour Down Under (Australia).
Otsaila¿
2, Cadel Evans Great Ocean Road Race (Australia).
23-29, UAE Tour (Arabiar Emirerri Batuak).
29, Omloop Het Nieuwsblad Elite (Belgika).
Martxoa
7, Strade Bianche (Italia).
8-15, Paris-Niza (Frantzia).
11-17, Tirreno-Adriático (Italia).
21, Milan-Sanremo (Italia).
23-29, Volta a Catalunya (Katalunia).
25, AG Driedaagse Brujas-De Panne (Belgika).
27, E3 BinckBank Classic (Belgika).
29, Gante-Wevelgem (Belgika).
Apirila
1, Dwars door Vlaanderen (Belgika).
5, Ronde van Vlaanderen-Tour de Flandes (Belgika).
6-11, Itzulia Basque Country - Euskal Herriko Itzulia (Euskal Herria).
12, Paris-Roubaix (Frantzia).
19, Amstel Gold Race (Herbehereak).
22, La Flecha Valona (Belgika).
26, Lieja-Bastoña-Lieja (Belgika).
Maiatza
Apirilak 28 - maiatzak 3, Romandiako Tourra (Suitza).
1, Eschborn-Frankfurt (Alemania).
9-31, Giro de Italia (Italia).
10-16, Amgen Tour Kalifornia (AEB).
Ekaina
Maiatzak 31 - ekainak 7, Criterium Dauphine (Frantzia).
6-14, Suitzako Tourra (Suitza).
Uztaila
Ekainak 27 - Uztailak 19, Frantziako Tourra (Frantzia).
5-11, Poloniako Tourra (Polonia).
25, Donostiako Klasikoa (Euskal Herria).
Abuztua
Abuztuak 14 - irailak 6, Espainiako Vuelta (Espainia).
16, EuroEyes Cyclassics Hamburgo (Alemania).
16, Prudential RideLondon-Surrey Classic (Erresuma Batua).
23, Bretaña Classic (Frantzia).
Iraila
Abuztuak 31 - irailak 6, BinckBank Tour (Belgika).
11, Grand Prix Quebec (Kanada).
13, Grand Prix Montreal (Kanada).
Octubre
10, Lombardiako Giroa (Italia).
15-20, Gree-Tour de Guangxi (Txina).