Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia (7. etapa)

Egan Bernalek lidertza sendotu du, St. Gottharden garaipena lortuta

Erredakzioa

Txirrindulari kolonbiarrak Suitzako Itzuliko zazpigarren etapa irabazi du, eta handitu egin du sailkapen nagusian aurkariekiko zuen abantaila.

1:35
Egan  Bernal

Egan Bernalek (Team INEOS) irabazi du Suitzako Itzuliko zazpigarren etapa ostiral honetan. Ondorioz, lidertzari eutsi eta abantaila handitu du aurkari zuzenekiko sailkapen nagusian. Etapan, Domenico Pozzovivo (Bahrain Merida) izan da bigarren, eta Rohan Dennis (Bahrain Merida) hirugarren.

Barnalek garaipena errepikatu du, aurreko eguneko etapa irabazi ostean. 216,6 kilometroko ibilbidea izan du zazpigarren etapak, Unterterzen eta St. Gotthard artean. 22 urteko kolonbiarrak erasoa jo du azken igoeran, eta ihes eginda gurutzatu du helmuga.

Sailkapen nagusian Bogotako txirrindularia da liderra, 41 segundo ateratzen dizkio bigarren den Rohan Dennisi (Bahrain Mérida Pro Team) eta 1'13" Patrick Konradi (Bora-Hansgrohe).