Itxi

Txirrindularitza

Laugarren etapa

Romandiako Tourra: Etapa Zabriskierentzat; lidertza Evansentzat

Erredakzioa

Cadel Evansek lortu du liderraren mailota, erlojupekoa zortzigarren postuan bukatu eta gero. Etapa, David Zabriskie estatubatuarrak irabazi du.

David Zabriskiek lortu du garaipena,Romandiako Tourreko 20,5 kilometrotako erlojupekoan. Txirrindulari estatubatuarrak, Richie Porte (Saxo Bank) eta Lieuwe Westra (Vacansoleil) gainditu egin ditu garaipena eskuratzeko. Cadel Evansek zortizgarren postuan bukatu du eta lidertza Pavel Brutti kendu dio.

Sailkapen orokorrean, Tony Martin da bigarren 18 segundora eta Alexandre Vinokourov hirugarren 19 segundora.

4. etapa:

1. David Zabriskie (Garmin-Cervelo) 27:57
2. Richie Porte (Saxo Bank-SunGard) 27:59
3. Lieuwe Westra (Vacansoleil) 28.13
4. Bradley Wiggins (Skuy) 28:15
5. Tony Martin (HTC-Highroad) 28:24

Sailkapen orokorra:

1. Cadel Evans (BMC)
2. Tony Martin (HTC-Highroad) + 18
3. Alexandre Vinokourov (Astana) + 19
4. Marco Pinotti (HTC-Highroad) + 31
5. Beñar Intxausti (Movistar Team) + 41