Itxi

Txirrindularitza

Dauphine

Bennettek irabazi du hirugarren etapa eta Teunsek lider jarraitzen du

Erredakzioa

Sam Bennett esprintean nagusitu zaie Wout van Aerti eta Davide Balleriniri. Dylan Teunsek liderraren elastikoarekin jarraituko du.

2:10
Sam Bennett

Sam Bennettek (Bora-Hansgrohe) irabazi du Dauphineko hirugarren etapa, Le Puy en Velay eta Riom artean egin dena, eta 172 kilometroko ibilbidea izan duena. Dylan Teunsek (Bahrain Merida) lider jarraitzen du.

Aise nagusitu da Bennnett esprintean, eta denboraldiko zazpigarren garaipena erdietsi du. Wout Van Aert (Jumbo) izan da bigarren, eta, Davide Ballerini (Astana) hirugarren.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan, aldiz, Dylan Teunsek (Bahrain-Merida) jarraitzen du gorenean, hiru segundoko abantaila du bigarren den Guillaume Martinekiko (Wanty-Gobert), eta 20 segundo ateratzen dizkio Alexey Lutsenkori (Astana).

Asteazkenean laugarren etapa egingo da, Roannen hasi eta amaituko den 26,1 kilometroko erlojupekoarekin.