Txirrindularitza
Lehenengo etapa
Romandiako Tourra: Bruttentzat etapa eta Castroviejok, lidergoa galdu
A.B.
Erredakzioa
Katushako txirrindularia eguneko ihesaldian izan da eta bakarrean gurutzatu du helmuga. Sailkapen nagusiko liderra ere bada. Castroviejok ezin izan dio lehen postuari eutsi.
Katusha taldeko Pavel Bruttek irabazi du Romandiako Tourraren lehen etapa eta sailkapen nagusiko lider berria ere bada. Martigny eta Leysin (172,6 km) artean burutu da etapa hau eta Jonathan Castroviejok (Euskaltel-Euskadi) lidergoa galdu du.
Eguneko ihesaldia sortu zen lehen kilometroetan eta txirrindulari hauek izan zituen protagonista: Kvachuk (Lampre-ISD), Bobridge (Garmin-Cervélo), Samoilau (Movistar Team) eta Brutt (Katusha). Laurak batera aritu ziren tropeletik ihes eginda eta hamabi minuturainoko abantaila ere izan zuten. Etapa bukatzeko 15 kilometro falta zirenean, col du Pilloneko jaitsieran Samoiluak erasoa jo zuen eta lasterketa burlan jarri zen. Dena den, Bruttek harrapatu egin zuen Samoilau eta bukaerarako bost kilometro falta ziren arte batera aritu ziren lasterketa buruan. Orduña, Samoilau atzean utzi zuen Bruttek eta bakarrean gurutzatu zuen helguga etapa garaipena lortuz. Kvachuk (Lampre-ISD) bigarren izan zen 55 segundora eta Samoilau (Movistar Team), hirugarren garailearengandik minutu eta 16 segundora.
Tropelean ez ziren txirrindulariak ados jarri ihesaldia behera botatzeko eta faboritoak Bruttengandik bi minutura iritsi ziren tropelean.
Euskaltel Euskadiko Jonathan Castroviejok ezin izan zion lidergoari eutsi. Irabazlearegandik bi minutu eta 48 segundora iritsi zen Castroviejo.
Clasificación de la 1ª etapa:
1. Pavel Brutt (Katusha) 4:27:41
2. Oleksandr Kvachuk (Lampre-ISD) + 56
3. Branislau Samoilau (Movistar Team) + 1:15
4. Jack Bobridge (Garmin-Cervélo) + 1:23
5. Damiano Cunego (Lampre-ISD) + 1:59
6. Beñat Intxausti (Movistar Team) + 2:01
7. Cadel Evans (BMC) + 2:03
8. Chris Froome (Sky) + 2:05
9. David Lopez (Movistar Team) d.b.
10. Simon Spilak (Lampre-ISD) d.b.
Clasificación General:
2. Oleksandr Kvachuk (Lampre-ISD) + 1:00
3. Branislau Samoilau (Movistar Team) + 1:22
4. Jack Bobridge (Garmin-Cervelo) + 1:31
5. Alexandre Vinokourov (Astana) + 2:04
6. Gorka Verdugo (Euskaltel-Euskadi) d.b.
7. Cadel Evans (BMC) + 2:06
8. Damian Cunego (Lampre-ISD) + 2:08
9. Beñat Intxausti (Movistar Team) + 2:09
10. Oliver Zaugg (Leopard-Trek) d.b.
11. Pieter Weening (Rabobank) d.b.