Itxi

Txirrindularitza

Erlojuaren kontra

Roglicek irabazi du Romandiako Itzulia, azken etapan gailenduta

Agentziak | Erredakzioa

Esloveniarra lider atera da azken jardunaldian eta bera izan da azkarrena erlojuaren kontrako saioan.

3:00
Primoz Roglic

Primoz Roglic esloveniarrak (Jumbo-Visma) bere bigarren Romandiako Itzulia irabazi du, jarraian, igandean jokatutako erlojuaren aurkako saioan azkarrena izan ostean. Azken etapak 16,8 kilometroko ibilbidea izan du, eta irabazleak 19:58ko denbora egin du.

Gaurkoa Roglicen hirugarren etapa garaipena izan da aurtengo edizioan (bigarrena jarraian), Italiako Giroa hasteko astebete falta denean.

Bigarren denborarik onena Victor Campenaerts belgikarrak (Lotto Soudal) egin du, eta hirugarrena Filippo Ganna italiarrak (Ineos).

Sailkapen nagusiari dagokionez, Roglicek 49 segundoko aldea atera dio Rui Costa portugaldarrari, eta 1:12koa Geraint Thomas iazko Frantziako Tourreko irabazleari.