Txirrindularitza
Atariko etapa
Tratnikek irabazi du Romandiako atarikoa eta lider jarri da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Txirrindulari esloveniarrak Primoz Roglic herrikideak baino segundo bat gutxiago behar izan du 3,8 kilometroko ibilbidea betetzeko.
Jan Tratnikek (Bahrain Merida) eskuratu du Romandiako Itzuliko aitzin etapako erlojupekoa, Neuchatelen (Suitza) hasi eta bukatu dena.
Txirrindulari esloveniarrak Primoz Roglic (Team Jumbo-Visma) herrikideak baino segundo bat gutxiago behar izan du 3,8 kilometroko ibilbidea betetzeko. Guztira, 5:06ko denbora egin du Tratnikek.
Roglicen denbora berarekin, baina hirugarren tokian Tom Bohli (UAE-Team Emirates) suitzarra sailkatu da.
Asteazkenean, Neuchatel eta La Chaux-de-Fonds lotuko dituen lehenengo etapari (168,4 km) egingo diote aurre txirrindulariek. Ibilbidean zehar bigarren mailako bost mendate igo beharko dituzte, azkena helmuga baino 26 kilometrora.