Txirrindularitza
UCI WorldTour
Flèche Wallone klasikoa, Alejandro Valverderen lasterketa
eitb.eus
Murtziako txirrindulariak azken bost lasterketatik lau irabazi ditu. Ardenetako bigarren klasikoa da Amstel Gold Race jokatuta; hurrengoa, Lieja-Bastogne-Lieja.
-
Flèche Wallone klasikoaren ibilbidea
2019ko Flèche Wallone klasikoa apirilaren 24an jokatuko da aurten, Ardenetako trilogiaren bigarren lasterketa da Amstel Gold Race eta gero jokatzen dena. Ardenetako hirugarrena Lieja-Bastogne-Lieja izango da apirilaren 28an.
Flèche Wallone klasikoa jokatzen denean Alejandro Valverde aipatu behar da, egungo munduko txapeldunak lau bider irabazi du lasterketa hau, 2014tik 2017ra. Iaz bigarren egin zuen Julian Alaphilipperen atzetik.
URTEA | IRABAZLEA | BIGARRENA | HIRUGARRENA |
2018 | Julian Alaphilippe | Alejandro Valverde | Jelle Vanendert |
2017 | Alejandro Valverde | Daniel Martin | Dylan Teuns |
2016 | Alejandro Valverde | Julian Alaphilipp | Daniel Martin |
2015 | Alejandro Valverde | Julian Alaphilippe | Michael Albasini |
2014 | Alejandro Valverde | Daniel Martin | Michal Kwiatkowski |