Txirrindularitza
Tirreno - Adriatikoa 2019
Roglic, Dumoulin eta Nibali, faborito nagusiak
Agentziak | Erredakzioa
Bi itsasoen lasterketa 1966. urtetik egiten da eta UCI World Tour egutegian sartuta dago. 13tik 19ra jokatzen da aurten.
-
Vincenzo Nibali. Argazkia: EFE
Esloveniako Primoz Roglic (Jumbo), Holandako Tom Dumoulin (Sunweb) eta Vincenzo Nibali (Bahrain) italiarra dira hautagai nagusienak 2019ko Tirreno - Adriatikoa irabazteko.
Bi itsasoen lasterketa bezala ezagutzen da eta aurten martxoaren 13tik 19a bitartean jokatuko da.
Roglicek Arabiar Emirerri Batuetako Itzulia irabazi berri du, sasoiko dago eta ibilbidea alde duela dirudi. Dumoulin errebantxarako prest dago eta hasierako erlojupekoa irabazteko faborito nagusiena da. Nibalik Italiako Giroa du buruan eta erritmo bila lehiatuko da, beraz, marrazoak zer nolako maila eman dezakeen ikusiko beharko da.
Thibaut Pinot eta Adam Yates txirrindulariak ere lehen postuetan egoteko lehiatuko dira.
Tirreno - Adriatiko lasterketa 1966. urtetik jokatzen da eta UCI World Tour egutegian sartuta dago. Lido di Camaioren hasiko da erlojupeko batekin eta Italia zeharkatu eta gero San Benedetto del Tronton amaituko da erlojuaren kontrako beste saio batekin.
AZKEN IRABAZLEAK
IRABAZLEA | BIGARRENA | HIRUGARRENA | |
2013 | Vincenzo Nibali | Chris Froome | Alberto Contador |
2014 | Alberto Contador | Nairo Quintana | Roman Kreuziger |
2015 | Nairo Quintana | Bauke Mollema | Rigoberto Urán |
2016 | Greg Van Avermaet | Peter Sagan | Bob Jungels |
2017 | Nairo Quintana | Rohan Dennis | Thibaut Pinot |
2018 | Michal Kwiatkowski | Damiano Caruso | Geraint Thomas |
ETAPAK ETA PROFILAK
1. etapa, Lido di Camaiore (taldekako erlojupekoa), 21.5 km
2. etapa, Camaiore-Pomarance, 189 km
3. etapa, Pomarance-Foligno, 224 km
4. etapa, Foligno-Fossombrone, 223 km
5. etapa, Colli al Metauro-Recanati, 178 km
6. etapa, Matelica-Jesi, 195 km
7. etapa, San Benedetto del Tronto (erlojupekoa), 10.1 km
Argazkiak: www.tirrenoadriatico.it