Itxi

Txirrindularitza

5. etapa

Kataluniako Volta: Dumoulinen garaipena eta Contador, lidergoan

Erredakzioa

Cofidiseko txirrindulariak lehia estua izan du bigarren bukatu duen Jose Joaquin Rojasekin. Ruben Perez eta Aitor Galdos euskl txirrindulariak hirugarren eta laugarren izan dira hurrenez hurren.

Samuel Dumoulinek (Cofidis) irabazi du esprintean Kataluniako Voltako bosgarren etapa. El Vendrell eta Tarragona artean burutu da etapa (205 kilometro) eta Contadorrek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

Dumoulinek lehia estua izan du Jose Joaquin Rojasekin etapa garaipena lortzeko. Azkenean, espainiarra bigarren postuarekin konformatu behar izan zen. Dumoulinek lau ordu, 49 minutu eta 31 segundo behar izan zituen etapa bukatzeko.

Saxo Bankek lan bikaina burutu du eta horren ondorioz Alberto Contadorrek lidergoari eutsi dio. Euskaltel-Euskadik lan bikaina burutu du eta talde honetako txirrindularia den Ruben Perez hirugarren izan da. Beste euskal txirrindulari bat, Aitor Galdos, laugarren izan da.

Bosgarren etapako sailkapena:

1. DUMOULIN, Samuel FRA (COFIDIS Le Credit) en 4:49:31
2. ROJAS, Jose J. ESP (MOVISTAR TEAM) d.b.
3. PEREZ, Ruben EUS (EUSKALTEL-EUSKADI) d.b.
4. GALDOS, Aitor EUS (CAJA RURAL) d.b.
5. GOLAS, Michal POL (VACANSOLEIL-DCM) d.b.
6. MILAN, Diego ESP (CAJA RURAL) d.b.
7. ROCHE, Nicolas IRL (AG2R LA MONDIALE) d.b.
8. CARDOSO, Manuel POR (TEAM RADIOSHACK) d.b.
9. DEHAES, Kenny BEL (OMEGA PHARMA-LOTTO) d.b.
10. RABON, Frantisek CZE (HTC-HIGHROAD) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. CONTADOR, Alberto ESP (SAXO BANK SUNGARD) 22:28:28
2. LEIPHEIMER, Levi USA (TEAM RADIOSHACK) + 23
3. SCARPONI, Michele ITA (LAMPRE-ISD) + 23
4. MARTIN, Daniel IRL (TEAM GARMIN-CERVELO) + 35
5. HORNER, Chris USA (TEAM RADIOSHACK) + 35
6. URAN, Rigoberto COL (SKY PROCYCLING) + 38
7. BASSO, Ivan ITA (LIQUIGAS-CANNONDALE) + 38
8. TONDO, Xavier ESP (MOVISTAR TEAM) + 38
9. EVANS, Cadel AUS (BMC RACING TEAM) + 50
10. MOLLEMA, Bauke NED (RABOBANK CYCLING Tea) + 01:12