Txirrindularitza
Omloop Het Nieuwsblad
Zdenek Stybar txekiarrak irabazi du klasikoa
Agentziak | Erredakzioa
Greg Van Avermaet eta Tim Wellens belgikarrak bigarren postuagatik esprintatu dute, Van Avermaet 2016 eta 2917ko irabazlea gailendu da bien arteko lehian.
Zdenek Stybar txekiarrak irabazi du Omloop Het Nieuwsblad klasikoaren 74. edizioa. Txirrindulariek 200 kilometroko ibilbidea egin dute Merelbeke eta Minove artean.
33 urteko txekiarrak bere ibilbide profesionaleko 16. garaipena lortu du azken kilometroetan erasoa jo eta iheskideak atzean utzita.
Stybar bakar-bakarrik sartu da helmugan, Van Avermaet 2016 eta 2017ko edizioetako garailearen eta Tim Wellensen aurretik. Bi belgikarrak bigarren postuagatik esprintatu dute azken metroetan.
Hiru horien atzetik sartu dira Alexey Lutsenko kazajistandarra eta Dylan Teuns belgikarra.
Srybarrek aurten lortzen duen bigarren garaipena da.