Itxi

Txirrindularitza

Bigarren etapa

Kataluniako Volta: Petacchik gutxigatik irabazi du esprintean

Erredakzioa

Epaileek foto finisha ikusi behar izan dute, baina azkenean Lampre taldeko txirrindulariak lortu du garaipena Jose Joaquin Rojasen aurretik. Smukulisek lidertzan jarraitzen du.

Alessandro Petacchi italiarrak (Lampre) irabazi du esprintean Banyolesen bukatu den etapa. Gatis Smukulisek (HTC Highroad) lidertzan jarraitzen du Kataluniako Voltako lehen etapa irabazi eta gero.

Petacchik gutxigatik gainditu du helmugan Jose Joaquin Rojas espainiarra eta epaileek foto finisha erabili behar izan dute garailea nor den erabakitzeko. Faboritoak, Contador haien artean, tropel nagusian heldu dira.

Bigarren etapa:

1. Alessandro Petacchi (Lampre-ISD)
2. J. Joaquin Rojas (Movistar)
3. Manuel cardoso (RadioShack)
4. Nicolas Edet (Cofidis)
5. Aitor Galdos (Caja Rural)
6. Giacomo Nizzolo (Leopard)
7. Michel Kreder (Garmin-Cervelo)
8. Thomas Peterson (Garmin-Cervelo)
9. Valentin Iglinsky (Astana)
10. Carlos Barredo (Rabobank)

Sailkapen orokorra:

1. Gatis Smukulis (HTC-Highroad) 8:19:56
2. Alessandro Petacchi (Lampre-ISD) + 28
3. J. Joaquin Rojas (Movistar) d.b.
4. Jan Bakelants (Omega Pharma-Lotto) d.b.
5. Thomas Peterson (Garmin-Cervelo) d.b.