Txirrindularitza
Provenzako Tourra, 2. etapa
Gorka Izagirre da Provenzako Itzuliko lider berria
Agentziak | Erredakzioa
Ormaiztegiko txirrindularia hirugarren izan da bigarren etapan. Sailkapen nagusian bi segundoko aldea du Thibaut Pinotekin eta seikoa Tony Gallopinekin.
-
Gorka Izagirre. Argazkia: Efe.
Gorka Izagirre lider jarri da Provenzako Itzulian, Eduard Prades Movistar taldeko txirrindulariak bigarren etapa irabazi ostean. Guztira, 191 kilometroko ibilbidea egin dute Istres eta Laciotat artean. Izagirre hirugarren izan da helmugan.
Caja Rural eta Murias taldeetako txirrindulari ohia, 4:05:15eko denbora eginda gailendu da etapan, Tony Gallopinen eta Izagirreren aurretik. Garaipena esprintean lortu du. Movistarrek 2019an lortzen duen hirugarren gareaipena izan da Eduard Pradesek erdietsitakoa.
Gorka Izagirrek liderraren jertsea defendatu beharko du hirugarren etapan, 185,8 kilometrokoa, Aubagne eta Circuit de Castellet artean. Bi segundoko aldea du Thibaut Pinotekin (Groupama), eta seikoa Tony Gallopinekin (Ag2r).