Txirrindularitza
UCI World Tour
Flandrian Zehar lasterketa asteazken honetan jokatuko da
eitb.eus
2017an lortu zuen UCI World Tour mailara igotzera. Yves Lampaertek irabazi ditu azken bi edizioak.
-
Dwars door Vlaanderen
Flandian Zehar (Dwars door Vlaanderen) Belgikako klasikoa apirilaren 3an jokatuko da. Lasterketak 2017an lortu zuen UCI World Tour mailara igotzea, eta Yves Lampaertek irabazi ditu azken bi edizioak.
1945ean jokatu zen lehendabizikoz, eta, 1971n izan ezik, urtero egin da; Roeselaren hasi eta Waregemen amaituko da, eta 180 kilometro egin beharko dituzte aurten txirrindulariek.
Azken 10 kilometroak gogorrak dira oso, Nokerenbergeko aldaparekin (350 metro eta % 7ko pendiza), eta harbideari ere egin beharko diote aurre azken metroetan.
AZKEN IRABAZLEAK
IRABAZLEA | BIGARRENA | HIRUGARRENA | |
2014 | Niki Terpstra | Tyler Farrar | Borut Božic |
2015 | Jelle Wallays | Edward Theuns | Dylan van Baarle |
2016 | Jens Debusschere | Bryan Coquard | Edward Theuns |
2017 | Yves Lampaert | Philippe Gilbert | Alexéi Lutsenko |
2018 | Yves Lampaert | Mike Teunissen | Sep Vanmarcke |
PROFILA