Itxi

Txirrindularitza

KOLONBIAKO TOURRA

Molanorentzat izan da hirugarren etapa eta Uran da berriro liderra

eitb.eus

Hartara, UAE-Team Emirates taldeko txirrindulariak bigarren etapako arantza kendu ahal izan du, bigarren sartu baitzen orduan, Alvaro Hodeg garailearen atzetik.

  • Sebastian Molano

    Sebastian Molano. Argazkia: EFE

Sebastián Molano kolonbiarrak irabazi du Kolonbiako Tourreko hirugarren etapa, Llanogrande herrian hasi eta bukatu dena, 167,6 kilometroko ibilbidea bete ondoren.

UAE-Team Emirates taldeko txirrindularia izan da azkarrena helmugan, esprintean, eta horren atzetik sartu dira Julian Alaphilippe frantziarra (Deceuninck - Quick Step) eta Diego Ochoa (Manzana Postobon), irabazlearen herrikidea.

Horrenbestez, Molanok bigarren etapako arantza kendu ahal izan du, bigarren sartu baitzen orduan, Alvaro Hodeg garailearen ostean.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Rigoberto Uranek (Education First) aurreko etapan galdu zuen liderraren maillot laranja berreskuratu du. Kolonbiarrak bi taldekide ditu bigarren eta hirugarren tokietan: Daniel Martinez kolonbiarra eta Lawson Craddrock estatubatuarra. Hirukote horren ostean, laugarren, Alaphilippe dago, bi segundoko atzerapenarekin.

Ostiral honetan, 144 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre txirrindulariek. Medellingo kaleetan barrena igaroko da etapa, eta Atanasio Girardot futbol-zelaian hasi eta amaituko da.