Itxi

Txirrindularitza

2. etapa

Matteo Trentin-ek irabazi du Alacanten

Agentziak | Erredakzioa

Italiarra azkarrena izan da, Nacer Bouhanniren eta eta Ben Swiften aurretik.

  • Matteo Trentin

    Matteo Trentin. Argazkia: Efe.

Mitchelton-Scott taldeko Matteo Trentin txirrindularia gailendu da Valentziako Itzuliko 70. edizioko bigarren etapan. Txirrindulariek 166 kilometro egin dituzte Alacanten hasi eta amaituta. Trentinek 4 ordu, 10 minutu eta 12 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko.

Esprinterren taldeek etapa kontrolatu dute ibilbidearen lehen herenean, eta lehen kilometroetan kontuan izateko ihesaldi bat bakarrik egon da, zortziko talde batek 2 minutu eta 15 segundoko aldea zabaldu duenean.

La Carrasqueta, eguneko azken mendatea, igo ostean, talde nagusiak iheslariak harrapatu ditu, eta bat eginda iritsi dira helmugara. Azken esprintean Matteo Trentin izan da azkarrena, Nacer Bouhanniren aurretik.