Itxi

Txirrindularitza

UCI World Tour

Chris Froome Kataluniako Itzulian egongo da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Berarekin batera izango dira Alejandro Valverde, Marc Soler, Romain Bardet, Thibaut Pinot eta Fabio Aru, besteak beste.

  • Chris Froome garaipen bat ospatzen

    Chris Froome garaipen bat ospatzen. Argazkia: EFE

Frantziako Tourra lau aldiz eta Italiako Giroa zein Espainiako Itzulia behin irabazi dituen Chris Froome (Sky) Kataluniako Itzulian izango da aurten, Sky taldeak lasterketako arduradunei baieztatu dienez.

Horrenbestez, Froomek bere prestaketa-egutegian sartu du Volta. Aurretik ere ibilitakoa da Kataluniako errepideetan, 2010, 2011, 2014, 2015, 2016 eta 2017ko edizioetan aritu baitzen bertan.

Izen handiko beste hainbat lehiakideri egin beharko die aurre britainiarrak: Alejandro Valverde munduko txapeldunari eta Marc Soler (Movistar) taldekideari, Romain Bardet (Ag2r) eta Thibaut Pinot (FDJ) txirrindulari frantziarrei edota Fabio Aru (Team Emirates) italiarrari, besteak beste.

Lasterketak 99. edizioa beteko du aurten, eta martxoaren 25etik 31ra arte korrituko da, Calellan hasita.

Froomeren parte-hartzeak interesgune berezia piztuko du Voltan, eta denboraldiko helburu nagusia prestatzeko balioko dio britainiarrari, Frantziako Tourreko txapela berreskuratzeko bidean, iaz Geraint Thomas eta Tom Dumoulin txirrindularien atzetik geratu baitzen.

Dena den, Kataluniako lasterketa jokatu baino lehen, Kolonbian izango da bertako itzulia korritzeko, otsailaren 12tik hasita.