Txirrindularitza
Mallorcako Challengea
Mikel Landak eskuineko lepauztaia hautsi du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arabarrak erorikoa izan du Mallorcako Challengeko lehen jardunaldian, eta lasterketa utzi behar izan du. Mikel Bizkarra ere erori zen, baina hausturarik gabe.
-
Mikel Landa, lasterketako une batean
Mikel Landa (Movistar) erori egin da Mallorcako Challengeko lehendabiziko trofeoa lehiatzen ari zela (Ses Salines – Puig de Sant Salvador) eta lepauztaia hautsi du.
Helmugara heltzeko 15 kilometroren faltan izan du erorikoa txirrindulari arabarrak, eta, horren ondorioz, kolpe gogorra hartu du eta lasterketa utzi behar izan du.
Ondoren, ospitalera eraman dute, zegozkion osasun-azterketak egin ziezazkioten. Egindako proben arabera, murgiarrak apurtuta dauka eskuineko lepauztaia, eta operatu egin beharko dute haustura konpontze aldera. Bihar bertan (ostirala) eramango dute etxera, eta datozen 48 orduetan egingo diote aipatu ebakuntza.
#ChallengeMallorca Lamentablemente, una caída numerosa en el pelotón a unos 15 km del final ha afectado a @MikelLandaMeana. El alavés está siendo trasladado a un centro hospitalario con un golpe en uno de sus hombros. Os ofreceremos info más precisa y completa cuando tengamos. pic.twitter.com/q7vxfXJbBD
— Movistar Team (@Movistar_Team) 31 de enero de 2019
Herrada, garaile
Lasterketari dagokionez, 28 urteko Jesus Herradak (Cofidis) irabazi du proba, bera izan baita gehien arriskatu duena Puig de Sant Salvadorreko igoeran. 11 segundoko aldea atera die bere atzetik sartu diren Guillaume Martin (Wanty) frantziarrari, Bauke Mollema (Trek) herbeheretarrari eta Alejandro Valverde munduko txapeldunari.
#ChallengeMallorca
— Euskadi Murias (@MuriasTeam) 31 de enero de 2019
¿ @MikelBizkarra, dura caída sin fracturas en Mallorca. https://t.co/PFuCIORmMr
¿ Mikel Bizkarra, erorketa baina hausturarik ez Mallorkan. https://t.co/aW6vtDBd1K#GureTaldea pic.twitter.com/rN9vcjEo3F