Txirrindularitza
Tour Down Under, 4. etapa
Daryl Impey, azkarrena Campbelltowneko esprintean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Patrick Bevinek lidergoa mantentzen du bigarren egin eta gero; Luis Leon Sanchez hirugarren tokian helmugaratu da.
Daryl Impey (Mitchelton-Scott) txirrindulariak lortu du garaipena Tour Down Underreko laugarren etapan. Unley eta Campbelltown herrien artean jokatu egin da gaurko jardunaldia eta aurreko egunetan bezala esprintean erabaki da garaipena.
Oraingoan Daryl Impey izan da azkarrena eta Patrick Bevinek mantentzen du lehen postua.
Larunbatean 5. etapa jokatuko da, 149,5 kilometro Glenelg eta Strathalbyn artean.