Txirrindularitza
2. etapa
Paris-Niza: Hendersonentzat etapa garaipena eta De Gent da liderra
Erredakzioa
Sky taldeko txirrindulariak esprintean gainditu ditu Matthew Goss (Columbia) eta Denis Gallimzyanov (Katusha).
Greg Hendenderson Sky taldeko txirrindulariak irabazi du esprintean Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. Montfort-l''Amaury eta Amilly artean burutu da 198,5 kilometroko etapa hau. Thomas De Gentek jarraitzen du lidergoan.
Hendersonek esprintean garaitu zituen bigarren izan zen Matthew Goss (Columbia) eta hirugarren bukatu zuen Denis Galimzyanov (Katusha). De Gentek lidergoari eutsi zion eta lau segundoko abantaila du Hendersonekiko eta zazpi segundokoa Jeremy Royrekiko.
Lehen kilometroan gauzatu zen lehen ihesaldia. Offredo (Francaise), Bouet (AG2R) eta Gallopin (Cofidis) izan ziren protagonista. Helmugarako 31 kilometro falta zirenean harrapatu zituen tropelak. Ondoren, esprinterren taldeak aritu ziren lanean eta lehia horretan Sky atera zen garaile Hendersonek etapa irabazi baitzuen.
Astearte honetan hirugarren etapa burutuko da Cosne Cours sur Loire eta Nuits-Saint-Georges artean (202 kilometro).
Bigarren etapako sailkapena:
.1. Greg Henderson (NZL) Sky 5:00:56
.2. Matthew Harley Goss (AUS) Colombia d.b.
.3. Denis Galimzyanov (RUS) Katusha d.b.
.4. Heinrich Haussler (AUS) Garmin d.b.
.5. Peter Sagan (SVK) Liquigas d.b.
.6. Romain Feillu (FRA) Vacansoleil d.b.
.7. Jurgen Roelandts (BEL) Omega Pharma d.b.
.8. Jose Joaquín Rojas (ESP) Movistar d.b.
.9. Tomas Vaitkus (LTU) Astana d.b.
10. Danilo Wyss (SUI) BMC d.b.
Sailkapen nagusia:
.1. Thomas De Gendt (BEL) Vacansoleil 9:05:48
.2. Greg Henderson (NZL) Sky + 4
.3. Jeremy Roy (FRA) Francaise + 07
.4. Matthew Goss (AUS) Columbia + 8
.5. Tony Gallopin (FRA) Cofidis d.b.
.6. Heinrich Haussler (ALE) Garmin + 10
.7. Denis Galimzyanov (RUS) Katusha d.b.
.8. Damien Gaudin (FRA) Europcar + 11
.9. Maxime Bouet (FRA) AG2R d.b.
10. Jens Voigt (ALE) Leopard + 12