Itxi

Txirrindularitza

Orbeatik

Pello Bilbaok Euskaltel-Euskadirekin korrituko du

Erredakzioa

Koldo Fernandez de Larrea lesionatuaren lekua hartuko du txirrindulari bizkaitarrak. Madariagak Orbea taldearen aurkezpenean eman zuen erabakiaren berri.

Orbea Continental taldeko Pello Bilbaok Euskaltel-Euskadin korrituko du aurrerantzean Koldo Fernandez de Larrea lesionatuaren baja dela eta. Fernandez de Larreak eroriko larria izan zuen aurreko astean Andaluziako Vueltan eta hiru bat hilabete egongo da bajan.

Orbea asteartean aurkeztu zen eta ekitaldi horretan eman zuen Miguel Madariagak erabakiaren berri. “Sorpresa izan da. Miguel Madariagak eta Igor Gonzalez de Galdeanok gaur goizean bertan esan didate, eta ez nuen espero”, aitortu du Pello Bilbaok.