Txirrindularitza
Ofiziala
Sky kateak txirrindularitza taldea babesteari utziko dio 2020an
Agentziak | Erredakzioa
Telebista kate britainiarrak esan duenez, 2020tik aurrera ez du taldea babesten jarraituko. Sky taldeak Frantziako Tourreko hiru irabazle izan ditu: Bradley Wiggins, Chris Froome eta Geraint Thomas.
-
Artxiboko irudia
Sky Erresuma Batuko telebista kateak 2020tik aurrera txirrindularitza taldea babesteari utziko diola jakinarazi du bere webgunean kaleratutako ohar baten bidez.
Taldea 2020. urtera arte lehiatuko da Skyren babesarekin, baina babesle berri bat bilatu beharko du hortik aurrera.
Sky taldeak Frantziako Tourreko hiru irabazle izan ditu: Bradley Wiggins, Chris Froome eta Geraint Thomas.
Taldea 2010ean sortu zenetik, 332 etapa, 52 lasterketa eta egun bateko probetan 25 garaipen lortu ditu.