Txirrindularitza
Lehenengo etapa
Algarveko Vuelta: Gilbertentzat etapa eta Contador tropelean iritsi da
Erredakzioa
Txirrindulari espainiarrak liderraren elastikoarekin eta bat zenbakiarekin burutu du etapa iazko irabazlea izan zelako.
Philippe Gilbert Omega Pharma taldeko txirrindulari belgikarrak irabazi du Algarveko Vueltako lehen etapa. Alberto Contadorrek parte hartu du lehen etapan eta tropelean iritsi da.
Etapa ordubeteko atzerapenarekin bukatu da euriagatik eta azken metroetan erabaki da etapa irabazlea. Tropelak ihesaldia harrapatu du 148. kilometroan (helmugatik 9 kilometrotara) eta bat eginda iritsi da.
Gilbertek azken maldan jo du erasoa eta bost segundoko aldea atera dio bigarren izan den Gerald Cioleki.
Bestalde, Alberto Contador iazko txapeldunak parte hartu du lehen etapa honetan eta 28. postuan bukatu du. Contadorren lehen lasterketa da hau Espainiako Txirrindularitza Federazioak absolbitu ondoren. Frantziako Tourrean positiboa eman zuen Clembuterolagatik eta absolbitu egin zuten. Liderrarengatik 15 segundora dago Contador sailkapen nagusian.
Alberto Contadorrek honako hitzak esan zituen lehen etapa bukatu ondoren: "Oso pozik nago lasterketa honetan parte hartu ahal dudalako". Nahiz eta nekea igarri duela ere esan duen astearte goizaldean iritsi baitzen Saxo Bank taldearen kontzentrazio hotelera.
Gaurko etapa Estadio de Algarve eta Albufeira artean burutu da eta 157,5 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute txirrindulariek.
Etapako sailkapena eta sailkapen nagusia:
.1. Philippe Gilbert (OMEGA PHARMA) 4.36: 26
.2. Gerald Ciolek (QUICK STEP), + 5 segundo
.3. Andre Greipel (OMEGA PHARMA) d.b.
.4. Tyler Farrar (GARMIN-CERVELO) d.b.
.5. Michael Matthews (RABOBANK) d.b.
.6. Baden Cooke (SAXO BANK-SUGARD) d.b.
.7. John Degenkolb (TOPSPORT) d.b.
.8. Andreas Kloden (RADIOSHACK) d.b.
.9. Tony Gallopin (COFIDIS) d.b.
10. Wouter Pouels (VACANSOLEIL) d.b.