Itxi

Txirrindularitza

Dopina

Lau urteko zigorra Igor Merinorentzat

eitb.eus

Horrenbestez, UCIren zigorraren ostean, bizkaitarrak 2022ko ekainaren erdialdera arte egon beharko du lehiatu gabe.

  • Igor Merino.

    Igor Merino.

Nazioarteko Txirrindularitza Federazioak (UCI) lau urteko zigorra ezarri dio Igor Merino (Burgos-BH) Balmasedako txirrindulariari, hazkunde hormonaren zantzuak azaldu baitziren ekainaren 13an egin zioten dopin kontrolean.

Horrenbestez, bizkaitarrak 2022ko ekainaren erdialdera arte egon beharko du lehiatu gabe.

Merinorena ez da Burgos-BH taldeko txirrindulari batek izan duen dopin-kasu bakarra; izan ere, Ibai Salas eta David Belda talde bereko txirrindulariak ere zigorra jaso dute dopinarengatik.

Hori dela eta, Burgosko taldeak 12 hilabete baino gutxiagoan eman duen hirugarren positiboa denez, UCIk urtebeteko zigorra ezar liezaioke.