Itxi

Txirrindularitza

Ofiziala

Euskadi-Muriasek 2019ko denboraldirako izango dituen 20 txirrindulariak aurkeztu ditu

Agentziak | Erredakzioa

Aurreko denboraldiko 15 txirrindularik jarraituko dute eta 4k taldea utziko dute. Aurten egindako 5 fitxaketen artean, Beñat Intxausti bizkaitarrarena da nabarmenena.

  • Euskadi-Murias

    Euskadi-Murias

Euskadi-Murias taldeak 2019ko denboraldirako izango dituen 20 txirrindulariak aurkeztu ditu. Aurreko denboraldian izandako 15 txirrindularik jarraituko dute eta 4k taldea utziko dute. 5 txirrindulari berri izango ditu, eta Team Sky talde profesionalean izandako Beñat Intxausti bizkaitarra da horien artean nabarmenena.

Talde bizkaitarrak egindako bost fitxaketak hauek dira: Beñat Intxausti bizkaitarra (1986, Team Sky), Daniel Viejo asturiarra (1997, Caja Rural-RGA), Juan Antonio Lopez-Cozar granadarra (1994, Euskadi Fundazioa), Urko Berralde nafarra (1997, Lizarte) eta Mario Gonzalez kantabriarra (1992, Sportin-Tavira).

Aurtengo denboraldiko taldetik, hauek jarraituko dute: Mikel Aristi (1993), Aritz Bagues (1989), Fernando Barcelo (1996), Ander Barrenetxea (1992), Cyril Barthe (1996), Mikel Bizkarra (1989), Garikoitz Bravo (1989), Julen Irizar (1995), Mikel Iturria (1992), Oscar Rodriguez (1995), Sergio Rodriguez (1992), Hector Saez (1993), Sergio Samitier (1995), Enrique Sanz (1989) eta Gotzon Udondo (1993).

Bestalde, Eduard Prades (Movistar), Jon Aberasturi (Caja Rural), Aitor Gonzalez eta Beñat Txoperen txirrindulariek ez dute Euskadi-Muriasen jarraituko.

Bilboko taldeak azken urteotan "harrobian eta gazteengan" jarritako konfiantzari eutsi dio. Taldeak aurreko denboraldian lortutako garaipenak berdindu edota hobetzea bilatuko du 2019koan. Kontinental Profesional mailan eman duen lehen denboraldian, 10 garaipen eta 36 podium lortu ditu, eta 108 aldiz sartu dute txirrindulariren bat sailkapeneko lehen hamarren artean.

Euskadi-Murias Irurtzunen (Nafarroa) kontzentratuko da asteburu honetan, 2019ko denboraldia prestatzeko asmoz.