Itxi

Txirrindularitza

5 urteren ostean

David Lopezek ez du Sky taldean jarraituko

Erredakzioa

Euskal txirrindulariari jakinarazi diotenez, ez du datorren denboraldian talde britainiarrean jarraituko, Skyren helburua taldea gaztetzea baita.

  • David Lopez. Argazkia: EFE

    David Lopez. Argazkia: EFE

Sky taldeak David Lopezi jakinarazi dio, datorren denboraldian ez duela taldean jarraituko, GARA egunkariak aurreratu duenez. Talde britainiarrak euskal txirrindulariari argudiatu dio, Skyren helburua taldea gaztetzea dela.

David Lopezek 37 urte ditu, eta 16 urte daramatza txirrindularitza profesionalean. Euskaltel-Euskadirekin ekin zion ibilbide profesionalari, ondoren Caisse d'Epargne - Movistar Teamen aritu zen, eta azken urteak Sky taldean eman ditu.

Barakaldoko txirrindulariak jarraitu egin nahi du, eta UCI World Tourreko beste talde batera joatea gustatuko litzaioke. Hala ere, ez dizkio ateak ixten beste talde batzuei. Caja Ruralek eta Euskadi Muriasek interesa azaldu dute txirrindulari bizkaitarra fitxatzeko.