Itxi

Txirrindularitza

Alegazioak

'Datu berriak' aurkeztu ditu Alberto Contadorrek

Erredakzioa

'Erruduna eta arduragabea' ez dela erakutsi nahi du Pintoko txirrindulariak.

Alberto Contadorri urtebeteko zigorra ezarri berri dio Espainiako Txirrindularitza Federazioak Tourrean clembuterolekin positibo emateagatik. Astelehenean alegazioak eta ''datu berriak'' aurkeztu zituen ''erruduna eta arduragabea'' ez dela erakusteko asmoz.

"Aurkeztutako dokumentazioarekin eta gehitutako bi puntu berriekin egoera aldatzeko itxaropena dago. Mexikon positibo eman zuen txirrindulari batek, baina Europar Batasunean kontrolak gainditu behar ditu haragiak. Ezinezkoa zen haragia kutsatuta zegoela jakitea", esan du Contadorrek Radio Nacional de España-n.