Txirrindularitza
Turkiako Tourra
Eduard Prades: 'Euskadi Muriasentzat egundoko garaipena da'
Erredakzioa
Turkiako Tourra irabazi du Eduard Prades kataluniarrak. Ondorioz, Euskadi Murias taldeak lehen aldiz irabazi du UCI World Tourreko itzuli bat.
-
Euskadi Muriaseko txirrindulariak Eduard Pradesen garaipena ospatzen. Argazkia: @MuriasTeam
Eduard Pradesek (Euskdi Murias) irabazi du 2018ko Turkiako Tourra igande honetan, seigarren etapa azken etapan bigarren postua eskuratu eta liderra zen Alexey Lutsenko (Astana) aurreratuta sailkapen nagusian.
"Taldearentzat garaipen ikusgarria izan da UCI World Tourreko itzuli bat irabazi baitugu, egundokoa", adierazi du Pradesek Turkiako Tourra irabazi ostean. Alcanarreko (Tarragona) txirrindulariak ez zuen espero lehen postuetan sartzea: "Mundu guztiari esan diot nigatik apustu ez egiteko, esprinter asko zeudela, eta oso zaila izango zela azken metroetara ondo kokatuta iristea".
Azken etapan lortutako bigarren postuaren ondorioz lortutako denbora-sariak eman dio garaipena Muriaseko txirrindulariari. "Helmuga ezagutzen nuen, azken bi urteetako bera baitzen. Denbora-saria lortzea oso garrantzitsua zen, eta hori lortzeko borroka egin dut. Nire ideia zen esprinta lehenago abiatzea, eta azkenera arte itxaron behar izan dut. Azkenean ondo atera zait. Erortzeko arriskua nabarmena zen, horregatik, barrutik sartu naiz, eta garaipena lortu ahal izan dit", gaineratu du Eduard Pradesek.