Itxi

Txirrindularitza

Innsbruck 2018

Valverdek amestutako urrezko domina eskuratu du Munduko Txapelketan

Agentziak | Erredakzioa

Zazpigarren domina da espainiarrarentzat, urrezko lehenengoa. Bardet, Woods eta Dumoulini gailendu zaie helmugan.

Alejandro Valverde da munduko txapeldun berria. Errepide txirrindularitzako lineako proba irabazi du, Innsbrucken (Austria). Txirrindulariek 265 kilometroko ibilbidea egin dute. Aurten bereziki gogorra izan da lasterketa, eta 4.500 metro igo dituzte guztira.

Beste sei domina ditu espainiarrak bere palmaresean. Aurtengoa izan da urrezko lehenengoa. Aurretik, bi aldiz izan da bigarrena (2003 eta 2005), eta lau aldiz hirugarrena (2006, 2012, 2013 eta 2014).

Esprintean irabazi du Valverdek, 38 urterekin. Peter Saganen lekukoa hartu du, beraz, maillot ortzadarra jantzita.

Murtziarrak Romain Bardet frantziarraren, Michael Woods kanadarraren eta Tom Dumoulin herbeheretarraren erasoari eutsi dio azken kilometroetan, eta lehenengo postuan helmugaratu da Innsbrucken.

 

 

SAILKAPENA