Itxi

Txirrindularitza

RFECren proposamena

Urtebeteko zigorra Alberto Contadorrentzat

Erredakzioa

Contador eta bere abokatuek 10 eguneko epea dute orain helegitea aurkezteko. Ostiralean prentsaurrekoa eskainiko du txirrindulariak 16:00etatik aurrera.

Espainiako&' || 'nbsp;Txirrindularitza Federazioak urtebeteko zigorra duela jakinarazi dio gaur bertan&' || 'nbsp;Alberto&' || 'nbsp;Contador txirrindulari espainiarrari,&' || 'nbsp;Frantziako&' || 'nbsp;Tourrean egindako kontrol batean klenbuterol zantzuak atzeman ondoren.

Urtebeteko zigor proposamena egingo diote, baina Contador eta bere abokatuek 10 eguneko epea izango dute helegitea aurkezteko. Madrildarrak emandako epea agortzen badu, Federazioko&' || 'nbsp;Lehaiketa Batzordeak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko luke "bi egunetan zehar" eta otsailaren 10erako "Contador auzia"ren behin-betiko erresoluzioa eginda legoke.

Zigorra ezartzen badiote 2010ean irabazitako&' || 'nbsp;Frantziako&' || 'nbsp;Tourra galduko luke Saxo&' || 'nbsp;Bankeko txirrindulariak.