Txirrindularitza
Innsbruck 2018
Landa edo Fraile, Minguezen zalantza
Agentziak | Erredakzioa
Ion Izagirre, Jonathan Castroviejo, Mikel Nieve, Imanol Erviti, Ane Santesteban eta Eider Merino txirrindulariak Austriako Munduko Txapelketan izango dira. Landaren parte-hartzea, kolokan.
-
Jonathan Castroviejo. EFE
Alejandro Valverde izango da Espainiako selekzioaren zerrenda burua Austriako Innsbruckeko Txirrindularitzako Munduko Txapelketan. Lehiaketa hilaren 23tik 30era jokatuko da eta bertan Mikel Landaren parte-hartzea zalantzan dago.
Aste honetako Giro de Toscana eta Coppa Sabitini lasterketetan egingo du azken saiakera Landak. Ondo ez badago Omar Frailek ordezkatuko du.
Javier Minguezen taldea: Alejandro Valverde (Movistar), Enric Mas (Quick Step), Ion Izagirre (Bahrain-Merida), Jesus Herrada (Cofidis), Mikel Nieve (Mitchelton-Scott), David de la Cruz eta Jonathan Castroviejo (Team Sky).
Erlojuaren kontra Jonathan Castroviejo arituko da aurten ere eta berarekin batera Imnaol Erviti, Soler edo Arcas.
Emakumeen lasterketan Ane Santesteban (Ale-Cipolloni) eta Merino (Movistar Team) egongo dira; junior mailan, Amaia Lartitegi eta 23 urte azpiko lasterketan Ibai Azurmendi, Jon Barrenetxea eta Josu Etxeberria.