Txirrindularitza
Fitxaketa
De la Parte BMCren talde berrian arituko da 2019an
eitb.eus
32 urteko txirrindulariak Continuum Sports (CCC) taldean korrituko du datorren denboraldian, hots, BMCren lekua hartuko duen egituran.
-
Victor de la Parte. Artxiboko argazkia: EiTB
Victor de la Parte arabarrak (Movistar) Continuum Sports-en (CCC) jardungo du 2019an. Talde horrek egun World Tourrean lehiatzen duen BMCren egitura hartuko du datorren denboralditik aurrera.
32 urteko txirrindulari gasteiztarra dagoeneko ibilitakoa da CCCn. 2016an izan zen hori, eta Kontinental Profesional mailan aritu zen, hurrengo denboraldian (2017) Movistarrekin WorldTourrean debuta egin aurretik.
De la Partek, besteak beste, Greg van Avermaet edota Fran Ventoso izango ditu taldekide bere ibilbide berrian.