Itxi

Txirrindularitza

80. edizioa

Enrique Sanzek lortu du garaipena Portugalgo Itzuliko zazpigarren etapan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Euskadi-Murias taldeko txirrindulari nafarra izan da indartsuena azken aldapan.

  • Enrique Sanz, besoak gora, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Enrique Sanz, besoak gora, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Enrique Sanz nafarrak (Euskadi-Murias) irabazi du ostegun honetan jokatu den Portugalgo Itzuliko zazpigarren etapa, eta, hartara, bere taldeak denboraldi honetan erdietsi duen seigarren garaipena lortu du.

Sanz helmugaratu da lehen postuan, Montalegre eta Viana do Castelo hiriko Santa Luzia santutegiaren artean jokatu den 165,5 kilometroko etapan. Horren atzetik, denbora berean, Daniel Mestre portugaldarra (Efapel) eta Raul Alarcon (W52/FC Porto) liderra sartu dira.

Ostiral honetan, txirrindulariek 147,6 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre, Barcelos eta Braga artean.