Itxi

Txirrindularitza

Utahko Tourra

Van Garderenek irabazi du atariko erlojupekoa, eta lehen liderra da

Erredakzioa

BMC taldeko txirrindulariak irabazi du Utahko Tourreko atariko etapa, eta liderraren elastiko horia jantzi du.

2:30

Tejay Van Garderenek (BMC) irabazi du Utahko Tourreko atariko etapa, 5,31 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoa. Ondorioz, estatubatuarra da lasterketa honetako lehen liderra.

Van Garderenek 6 minutu eta 27 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Joey RossKopf (BMC) izan da bigarren, 4 segundora, eta Tom Bohli (BMC) sailkatu da hirugarren, 6 segundora.